XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gerlaren tasun berezi hau izan ote zen izan Irun, Ordizia ta Donostia errenditzearen zio? Baietz derizkiogu.

Politika-arloan bederen, Gipuzkoako Gobernoak eta Frantziko erasotzaileek, ikuspegi demokratiko berdintsuak zituzten.

Erlijio-arazoan, ordea, biziki handia zen ezberdintasuna, baina politika-kontuan nabarmena zen bien kidetasuna.

Lehen aitatu uriak errenditu ez ezik, Gipuzkoako Diputazioak eta gero Goijuntak pakea josi-gogo du Frantziarekin, Karlos IV-gnari kasorik egiteke.

Gipuzkoaren bereiztea zen Diputazioak eta Juntak nahi zutena ta ez Frantziarekin batutzea.

1200-gn, urteko legea berriz ere.

LIBERALAK ETA KARLISTAK FUEROEN AURREAN.

Ikusi dugunez, XVIII-gn. gizaldiko bigarren zatian gure Herriak aurrerabide egiazko bat gorpuzten du, Amigos del Pais elkarteari eta Azkoitiko jauntxoei esker.

Kontrako aldea ikusiko dugu orain; bideak, gora ta aurrera egin beharrean, behera ta atzera egiten du.

Atzerapen hau, hala ere, ez da gure Herriarena soilik.

Napoleon menderatu ondoren, Elkarte Santuak (Santa Alianza) matxinada-urteak ezereztu nahi izan zituen, halajaina, eta gerla-aurreko gidaritza absolutuetara itzuli berriro.

Fenomeno hunek tasun oso nabarmenak ditu gure artean.

Ikusi dugunez, XVIII-gn. gizaldiaren azkenean, aurrerapenaren aitzinean agertzen zaigu gure Herria.

(Espainia osoak baino Enziklopediaren harpidedun gehiago zituen Gipuzkoak bakarrik).

Izpiritu moderno ta ideki hunek 1820-1823 urte liberaletara arte irauten du.

Urte hauetan hasten da izpiritu hau etsaiaren aurrean makurtzen, Apostoliko-en ohinetan lehenengo ta Karlisten ohinetan gero.

Zein oinharri ditu gertaera hunek?.

Fueroak eskierki.

Izpiritu atzerakoi hunek bere egoitza gure Herrian jarri bazuen jarri eta sei urteko karlismo-gerla gertatu bazen, Fueroak izan ziren guztiaren kausa.

Liberalek, 1820'an Espainiaz nagusitzean, kendu egiten dituzte Fueroak.

Espainiako beste Probintziak zuzentzen dituen Konstituzio berak zuzendutako Probintzi soiletan bihurtzen da gure Herria.

Erantsi huni konbentu ta monasterioen deuseztea, eta Fuero-arazoa ta erligio-arazoa batu ta nahastu egiten dira.

Eusko liberalek ez zuten Fueroak defenditzen asmatu edo ez zuten defenditzerik nahi.

Bestalde, eusko liberalek ez zuten heurek gogo-zuten demokrazi ta askatasun-izpiritua Fueroetan barruntatzen.

Liberalentzat, Frantziko Matxinadaren uniformista-printzipioetan eta Adam Smith'en utilitarismoan eskolatuak izaki, anakronismo huts ziren Fueroak.